XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NONDIK DATOR EUSKAL ARRAZA?

Aranzadi eta Barandiaran 1928 eta 1936. urtebitartean Gipuzkoan Itziarko Aitzulo-ko koban indusketak egiten aritu ziren eta 6 garezur garrantzitsurekin topo egin zuten.

Horien bitartez, Cro-magnon gizakiaren garezurra euskaldunarenaren antzekoa zela ondorioztatu zen.

Baraila atzera sartua dago eta sudur-hezurra oraingo euskaldunarena bezalakoa zen.

Zalantzarik gabe, euskal arraza aldaketa handirik gabe Cro-magnon gizakiaren ondorengo zuzena da.

Berrogeita hamargarreneko hamarkadaz gero odol-analisiak egiten hasi ziren eta euskaldunek O taldeko eta RH negatiboko proportzio handiak dituztela ikusi da.

Gainera, hizkuntzalaritzan egindako ikerketek ere euskararen berezitasunak nabarmendu egiten dituzte.

Irla gisako hizkuntza da, gero hizkuntza modernoak sortaraziko zituzten korronte handiekin itxuraz inolako harremanik ez duelarik.

Berezitasun genetikoak, beraz, bat datoz hizkuntza, arkeologia eta morfologiakoekin, euskaldunak Goi Paleolitoko populazioen ondorengo zuzenak direla frogatuz.

Cro-magnon gizakiarengandik sortutako euskaldunak, isolatu egin zirela uste dugu eta desberdintasunak areagotu egingo ziren.

Iberiar penintsulan egindako azterketa genetikoen bitartez ondoko gene-mapa posible izan da marraztea.

Zonaldeak zenbat eta ilunago agertu hainbat eta homogeneotasun genetiko handiago eman.